Etiquetas

2010-06-02

JAINKOEN NABARMENKERIA

Kondairak dio antzinako gizakiek dorre bat egin nahi zutela zerura igotzeko. Jainkoa, hori ikustean haserre egin zen eta pertsona bakoitzari hizkuntza bat eman zion elkarri ez ulertzeko. Hala dio kondairak, bai, baina ez da egia. Nik kontatuko dizuet zer gertatu zen aspaldi-aspaldian hainbeste hizkuntza izateko mundu honetan. Aintzinan guztiek hizkuntza berdina zuten, eta pozik bizi ziren. Egun batean, eskulturak egiten hasi ziren. hau izan zen garaiena, iraunkorrena eta politena. Bagdad-en zegoen. Pertsona asko joaten ziren Bagdad-era eta ume, zahar, gazte, emakume eta abarrek ez zituzten jainkoak gogoratzen. Jainkoek nabaritu zuten bazterkeria, eta hizkuntza berri bat asmatu zuten garrantzia gehiago izateko asmoz. Baina txakur batek hitz bat entzun eta, horretaz baliatuz, hizkuntza berri bat asmatu zuen bere espeziearentzat. Jainkoen ganako arreta gero eta txikiagoa zen. Beste zerbait egin nahi zuten jainkoek, zeren txakurrek, katuei, katuek xaguei eta horrela animalia bakoitzak bere hizkuntza propioa zuen. Gizakiak elkarri borrokan hasi ziren eta bakoitzak hizkuntza bat asmatu zuen. Jainkoek porrota onartu behar zuten, beraz zeruko jaun bakoitza hizkuntza batera egokitu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario