Etiquetas

2011-01-31

Beldurra

Galdu egin gara. Ez dugu hiria ezagutzen eta galdu egin gara. Berandu egin zaigu lagunaren etxean eta autobusak alde egin du. Zer egin? galdetu du ahots misteriotsu eta isil batek. Elkarri begiratu diogu, baina ez dakigu nork galdetu duen. Beldurtzen hasi gara eta bat-batean ekaitz iluna hasi da. Guztiak autobus geltokian sartu gara. Telefonoz deitzen ahalegindu gara, baina ekaitzak irrati seinaleak nahastu ditu. Ez dugu aterkirik alboan, beraz, patxadan itxarongo dugu. -Utziko geltoki barnean babesten? entzun da belardi handiaren albotik. Lehengo ahotsa zen berriro.Ni ahaztuta nengoen dagoeneko lehen entzundako ahotsaz, beraz beldurraren-beldurrez ohiuka hasi nintzen. Guztiak beldurtu nituen eta ni izan naizela ohartu direnen pixka bat lotsatuta geratu dira. -Utziko al nauzue sartzen? entzun da hirugarren aldiz. Dagoeneko beldurtzen hasi gara guztiok. Ekaitza bukatu eta bereala etxera taxiaz itzuli gara. Nire ustetan guztiok genuen pentsamendu berdina buruan: Zer zen ahots hori?

1 comentario: