Etiquetas

2010-11-30

Etxe Sorginduta

Ezin nuen sinetsi ikusten ari nintzena. Etxe hartako leiho batetik makina bat liburu irteten ari ziren. Sorgikeria ote? Beste trikimailu bat liburu gehiago saltzeko? Etxeko jabea burutik eginda zegoela?...Jakinminaren jakinminez, hurbildu nintzen. Haizeak, adartxoak bidali zizkidan atea ukitzean, haize boladak eta batez ere paperak. Zerua, ilundu egin zen, bat-batean argiak itzali ziren eta barrura sartzean oihuak eta negarrak entzun nituen. Izututa, alde egin nahi nuen, baina ezin nuen atea zabaldu. Oihu bat bota nuen eta oihartzunak sarrera handian zeuden ainbat eskultura eta koadro bota zituen. Korrika joan nintzen ikusi nuen lehen leihoraino, lehioak haize bortitzak itsi zituen, kolpez eta gero neska baten hotsa entzun nuen kaxa handi eta zahar baten barrutik. Kutsa ireki bezain laster neska polit bat irten zen eta handik irteten laguntzeko eskua eman nionean,neska polit hura, armiarma handi bilakatu eta pareta behera erori zen. Armiarma irten zenean berriro osatu zen pareta magia balitz bezala. Orduan konorterik gabe geratu nintzen. Esnatzean, tapaki hori baten barruan nengoen. Banana bat zen! Handik ordu batera, aspertuta eta loguraz, tapaki horia erortzen hasi zen.Ez nuen inor ikusten eta amets gaiztoa zela pentsatzen hasi nintzen, atximur egin, eta ez nuen nire etxe goxoko ohe epela ikusten. Sarrera beldurgarri eta gogaikarri horretan agertu nintzen berriro ere. Ondoan zeuden eskailerak igo nituen. Operako ahots ederrak entzuten nituen ondoan, eta bat-patean, burura etorri zitzaidan lengo aldian ikusi nuen beldurrezko pelikulako ile hori dun neska; ulertu nuen zer sentitzen duten neska horiek agerleku misteriotsuko sarreretan. Opera isildu zen eta lasaitzen hasi nintzenean labanak zorroztean entzuten diren hotsak entzun nituen. Ate bat ikusi eta zabaldu nuen. Liburu zurrunbiloa zen! Jaitsi eta etxera joan nintzen. Baina zer izan zen, magia?

No hay comentarios:

Publicar un comentario